Astelehen egunsenti bateko komuneko gogoeta

…Maitasuna,

Badakizu zer den maitasuna?

 

Aurrez aurre jartzean

nire etorkizun guztia

zure begitartean ikustea.

 

Nire mintzo baldarrarekin

zure barrea sortzea.

 

Zeure bihotzaren pilpirak

zure begiak ikusi ahala ulertzea.

 

Nire barrenean

lehenengo eguneko zirrara sortzea

lotzen garen bakoitzean.

 

Hori da maitasuna!

Eta badakizu zer den goxoena?

 

Zure begietan

nire gogoetak irakurri ahal ditudala.

 

Ispiluan

nire burua topatu ez,

buelta eman

eta zure irribarrea aurkitzea.

 

Malko minak darizkidanean

zure esku leuna sentitu

eta negarra desagertzea.

 

Guzti hau da goxoena,

ez al da horrela?

 

Jakitea zure ohe-kidea

beti amestu duzun pertsona dela,

zeure bizilaguna…

 

Hori bai dela…

… maitasuna!